KAIOA asp S.L. zerbitzu guztiak eskaintzen dituen publizitate-agentzia bat da, 1986an sortua. Hasieratik, talde honetako kideok saiatu gara "komunikazioko artisau" izaten, gure lana komunikazioko adierazpen guztien "arte sano" bat bezala hartuz. Enkargatu izan zaigun lanik txikiena ere mimatuz eta sormena, eskola ona eta ahalegina oinarri izanik, Kaioa-k mende-laurdeneko hesia gainditu du komunikazioaren munduan.

Arte, historia, etnografia eta, oro har, giza kulturarekiko dugun pasioak publizitatea artearekin nahasten den lanetan espezializatzera eraman gaitu. Horretaz harro sentitzen gara eta, emaitzak ikusita, gure bezeroak ere bai.

Gure webgunea bisitatzen ari zaren horrek jakizu leiho honek garenaren eta egiten dugunaren zati txiki bat baino ez dizula erakusten, oraindik onena ikusteko zaude.

 

© Kaioa 2011 - Lege oharra